BORJA-en-la-oficina

Nor Naiz

Zaindu zure ongizate emozionala

Gertatzen zaizunaren sustraia aurkitzeko, zergatik gertatzen zaizun ulertzeko eta zugan aldaketa sakon eta iraunkorrak sortzeko prozesuan lagunduko dizut.

Psikologia lizentziatura 2006an amaitzen dut eta urte berean master bat burutzen dut Bilbon, G.P.A.B. Elkartean, Psikoterapia Psikoanalitikoa-ri buruzkoa.

Behin master hau bukatuta, 2009-an nire psikologo ibilbide profesionala hasten dut kontsulta pribatuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere esku duen haurren babeserako pogramarekin elkarlanean.

2011-an nire kasuak gainbegiratzen hasten naiz, bertan teknika, autore eta kasu klinikoen ezagutza berriak eskuratu eta sakontzeko balio dit. Guzti hau, seminario eta kongresuen asistentziarekin, nire profesional ibilbidea aberastuko duen ezagutzaz elikatzen joango naiz.

Lana eta kasuen superbisioekin batera, APM, Madrilgo Asoziazio  Psikoanalitikoak antolatzen dituen konferentzi eta seminarioetan parte hartzen dut, bertan terapeutek erabiltzen dituzten metologia ezberdinak ikasten ditut, honen bitartez kasu ezberdinak hobeto ulertzeko lagungarri izanik.

2015 urtean, nire lan pertsonalarekin hasten naiz, bertan nere funtzionamentu psikikoa hobeto ezagutzeko herramienta ezinbestekoa da, horrek aldi berean pazientearekiko errespetu eta komprentsio maila areagotzen duelarik.

borja-nor-naiz

Nola lagundu zaitzaket?

Honako hauekin lotutako arazoak, sintomak eta zailtasunak tratatzea:

Kontaktua

Jakin ezazu terapiara joateak zure alde egin dezakeela

Inolako konpromisorik gabe, kontsultatu edozein galdera edo zalantza. Ea hau behar duzun.

Aurreiritzirik gabeko osasun mentalaren alde!

Psikologia lizentziatura 2006an amaitzen dut eta urte berean master bat burutzen dut Bilbon, G.P.A.B. Elkartean, Psikoterapia Psikoanalitikoa-ri buruzkoa. Behin master hau bukatuta, 2009-an nire psikologo ibilbide profesionala hasten dut kontsulta pribatuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere esku duen haurren babeserako pogramarekin elkarlanean.